XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendebaleko kolore eskalan finkatutako zazpi kolore jakinez gain, erruz erabiltzen da kolorea, taiu edo antza bidez, herri usarioan.

Aipatu beharrekoa iduritzen zait alderdi hori, batez ere, herri literaturan izan duen garrantziagatik eta hizkuntzari ematen dion bizitasunagatik eta poetikotasun apartagatik.

Nork ez du aditu, noiz edo noiz, honako honelako esaldirik: hori ozpin kolorea daukazuna, neska!, gaztain koloreko behorra erosí dugu, hauts koloreko zakur batek egin dio hozka, buztin koloreko ura ateratzen da kanilatik, blusa zerukolore batekin etorri da gaur izeba, lur koloreko gabardina batekin joaten zen mezara albientea beti, ilunabarrak urre koloreko soinekoa jantzi zuen, bareak, zilar koloreko bide bihurriz estaliak zeuzkan atariko soro berdeak, goiz txintan.

laranja koloreko galtzak jaztea aski zela uste izan zuten batzuren batzuk libre izateko, kafesne koloreko bragak erosi dizkiot andregaiari, Azeri koloreko zakur batekin joan da Julian erbitara, Ardi lepagorri bat falta diat, txokolte koloreko muturjea duena, Erle koloreko ahari zahar hark, denak urruzak botzen ditu, Ainar koloreko artantzu batek egin du umea... etabar.

Begi bistakoa da beraz, hagitz erabiliak eta ugariak direla taiu bidezko koloreak.

Ikus ditzagun erabilienetako batzuk, banan-banan, (...).